lunedì 13 agosto 2007

ANNA POLITKOVSKAJA GOGOAN

Urriaren 7an urtebetea izango da Anna Politkosvkaja bere etxeko atarian hil
zutela.
Aurpegia agerian lau aldiz tiro egin zionak zigorrik gabe jarraitzen du,
Errusiak oroitu dezakeen kazetari ausartena hiltzea agindu zutenak bezalaxe.
Putinek haren exekuziotik ordu batzuetara zorrotz (eta lasai asko)
gogorarazi zuen bezala, Ana ez zen ezaguna bere herrian. Hain zuzen ere,
Txetxenia eta Errusiako inboluzio demokratikoaz idatzi zituen liburuak ez
dira inoiz Errusian argitaratu. Han prentsa askatasuna mehatxupean baitago,
Kremlinen buru KGBko teniente-koronel ohia dagoenetik batik bat.
Hala ere, mehatxuak eta pozoinketekin ere, Annak ez zuen inoiz bere
herritik, Errusiatik, alde egin nahi izan. Mendebalde guztian ezagutzen
ziren Grozniko eta Moskuko giza-eskubideen urradurez egin zituen erreportaia
ausartak. Europar Batasuneko ordezkari bat bera ere ez da haren hiletan izan
hala ere. Askatasuna esportatzeaz mintzo diren estatuburu edo
gobernuburuetako bat bera ere ez.
Politikariak, Errusiako gasaren parteren bat erosteko lehian sartuta
nonbait, harekin arduratu ez diren arren, kulturaren munduak ez du Anna
Politkovkaja ahaztu nahi.
Honenbestez beraz, eskaera egin nahi diegu Europa guztiko hedabideei,
antzokiei, orkestrei eta artistei eta kultuaren munduko guztiei. 2007
honetako urriaren 7an Anna gogoratzeko ekitaldi desberdinak antolatu
ditzatela. Haren heriotza agindu zutenei honakoa esateko: EZ DUGU AHAZTUKO!


mailto:7ottobre2007@gmail.com

Nessun commento: